Hartara, Xareta funtsezko kokaleku bihurtu zen kontrabandorako.
Frantziako mugan, Dantxarinea pasalekuan, Urdazubi udalerria dago, kokaleku aproposa kontrabandoa egiteko.
Gaur egun hortxe kokatzen da, hain zuzen ere, inguruko merkataritzagunea: Dantxarinea.
Egunero bertaratzen dira Ipar Euskal Herri osoko eta Landetako bezeroak, baita Bordele (Bordeaux) eta Tolosa (Toulouse) inguruetako bezeroak ere. Gaur egun, bi salgune handiren eraikuntzarekin, hedatzen ari da merkataritzagunea.
Produktu-aukera handia preziorik onenean eskaintzen dugu. Askotariko produktuak aurkituko dituzu: elikagaiak, tabakoa, moda, hornitegiak, ardoak, likoreak, bazarra... Horrez gain, gure jatetxeetan sukaldaritza tradizionalaren platerik onenekin, kaxolekin, pintxoekin, eguneko menuekin eta abar gozatu ahal izango duzu.
Xareta 2004ko irailaren 13an sortu zen elkarte bat da, mugaz bi aldeetako 4 herrik osatzen dutena: Ainhoa, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi. Aberastasun historiko eta kultural bikaina duten herriak.
Xaretako lau udalerrien elkarte honen bidez, lurraldea sustatzeko ekintza turistikoak garatzen hasi dira. Ekintzetako bat zaldi urdinaren bidea da, “Pottokaren bidea”, lau herriak eta historiaurreko leizeak lotzen dituen bide historikoa.
Historia komuna mugaren bi aldeetan:
1793. urteko martxoan Frantziaren eta Espainiaren arteko gerra-deklarazioaren ondoren, eta Sarako porrot militarraren ostean, barneratze-dekretua egin zen lapurtarren aurka, "otoitz-egile" eta Espainiaren zerbitzurako zelatariak zirelakoan.
Sara, Zuraide, Ainhoa eta Itsasuko 4.000 pertsona inguru kanporatu zituzten. Robespierreren erorketaren ondoren, bizirik iraun zutenek haien herriak eta haien ondasunak berreskuratu ahal izan zituzten.
Mugaren bi aldeetara dauden lau udalerrik osatzen dute Xareta lurraldea : Zugarramurdi eta Urdazubi Nafarroan, eta Sara eta Ainhoa Lapurdin. Bertan mugak galdu egiten dira mendien, larre berdeen, erreka liluragarrien eta baso hostotsuen artean.
Akelarreen lurraldea da Xareta. Legendek Zugarramurdiko leizeetan kokatzen dituzte festa horiek, baita Urdazubiko zelaietan edo Larrun mendiaren magalean ere.