Akelarreen lurraldea da Xareta. Legendek Zugarramurdiko leizeetan kokatzen dituzte festa horiek, baita Urdazubiko zelaietan edo Larrun mendiaren magalean ere.

Euskal mitologia Baskoniako edo Euskal Herriko bertako herritarren mitoen multzoa da

Euskal erlijio paganoa
Azken milurtekoan euskal herritarrak kristautu arren, eta sorginen aurkako jazarpenak izan ziren arren (Zugarramurdiko sorginen kasua, horietako sei erreta hil zituzten Logroñoko 1610eko autofedean, edo Pierre Lancrek aurreko urtean Ipar Euskal Herrian zuzendutako sorgin-ehiza, ustezko laurogei sorgin erretzea agindu zuena), Euskal Herriak antzina-antzinako bere mitologia azaltzen diguten legenda ugari mantendu ditu. Halaxe jasotzen dute Joxemiel Barandiaranen eta Julio Caro Barojaren ikerketek.

"Akelarre" eta "sorgina" funtsezko hitzak dira Xaretan eta, batik bat, Zugarramurdin.
Xaretako hainbat lekutan egiten omen ziren akelarreak, hau da, Inkisizioak kultu satanikotzat jo zituen antzinako euskal errituak. Hori dela eta, duela 400 urte baino zertxobait gehiago egin zen sorgin-ehiza hemen, Espainiako Inkisizioaren historian sorginkeriaren aurka egindako sorgin-ehizarik luzeena, baita azkena ere.

Zugarramurdiko sorginen leizea tunel karstiko ikaragarria da; bertan naturak eta mitologiak bat egiten dute. Legendek diote akelarrean (akerren larrean) naturaren indarren ohorezko erritu-festak egiten zirela, baina Inkisizioak deabruaren aldeko kultutzat jo zituen.

Sorginen Museoak sorginkeriarekin lotzen diren alderdi horiek guztiak aztertzen ditu, estereotipoak baztertuta eta XVII. mendeko euskal gizartean eta bertako mitoetan eta legendetan sakonduta.

  • Sorginen Lezea, Zugarramurdi
  • Sorginen Lezea, Zugarramurdi
  • Sorginen Lezea, Zugarramurdi
  • Sorginen Lezea, Zugarramurdi
  • Sorginen Lezea, Zugarramurdi
  • Sorginen Lezea, Zugarramurdi
  • Urdazubiko monasterioa
  • Urdazubi

Mari jainkosa
Kristo aurreko erlijio hura itxuraz izaera femeninoa zuen jeinu edo jainko batean zentratuta zegoen: Mari. Haren ezkonlagun Majuk –edo Sugarrek– itxuraz ere nolabaiteko garrantzia zuen. Bikote ktoniko (lurpeko) horrek botere etiko gorena omen zuen eta, era berean, sortzeko eta suntsitzeko ahalmena. Esaten zen gailur sakratuetako haitzuloetan biltzen zirenean ekaitzak eragiten zituztela. Bilera horiek ostiral gauetan egiten omen zituzten, akelarreen egunean.

Descubre También

XARETA, haran zuhaiztuna

Mugaren bi aldeetara dauden lau udalerrik osatzen dute Xareta lurraldea : Zugarramurdi eta Urdazubi Nafarroan, eta Sara eta Ainhoa Lapurdin. Bertan mugak galdu egiten dira mendien, larre berdeen, erreka liluragarrien eta baso hostotsuen artean.

Mugarik gabeko lurraldea

Xareta lurraldea osatzen duten lau udalerrietako biztanle askok familia-loturak dituzte elkarren artean; hortaz, bigarren mailako errepide-sarea osatu zuten, mugako postuak kontuan izan gabe…

  • G Gaur
  • A Ainhoa
  • S Sara
  • U Urdax
  • Z Zugarramurdi
  • X Hainbat ekitaldi

Osatu zure bisita...

EUSKAL KULTURA

XARETAKO MUSEOAK

Ezagutu