Informazio iturria: Euskal Kultur Erakundea
Kultura horren eramaileak gehienetan herritarrak berak dira, zuzenki aktore bilakatzen baitira. Dauzkan ezaugarri nagusiek (pilota, dantza...) eta sortzaile talendutsuek itxura partikularra eta modernoa eskaintzen diote mundu zabalari.
Inguruko kulturen ekarpenez jabetuz, Euskaldunek beren kultura unibertsoa euskararen inguruan sortu dute. Hala izan da iraganean.
Hala da gaur egun, are gehiago hiritartzeak, baserri-hiritartzeak eta trukaketen globalizazioak eragin kulturen arteko "adarkatzeen" garapenarekin.
Hitz horien gibelean kultura bizipen bat ezkutatzen da, arte-errealitate batkontsumitu baino biziarazten duten emaztek eta gizonek partekaturik: oroz gainetik, euskal kultura parte hartzaile eta herrikoia da.
Kultur animazioa ez da ekitaldi folklorikoei mugatzen.
Eguneroko praktika horiek kanpoko ekarpenei irekia den kultur adierazpen bat moldatzen dute. Euskal kantuaren eta musikaren alorra da, behar bada, tokiko ondare fondoan globalizazioaren ekarpenak integratzeko gaitasun horren ilustraziorik onena: gaur egun, euskal koblarien bertsoak entzuten ahal dira doinu zaharretan eta a capella emanik, ber-denboran euskarazko sorkuntzak, latino, funk edo jazz musikek eragin doinutan kantatzen direlarik.
Oro har, euskal kultura aurrera doan oroimen baten antzekoa da.Bertsularitzak du hobekien erakusten nola euskal ondarearen kultur adierazpenik tipikoena
gaurko munduari egokitu zaion. Mendez mende laborantza mundutik etorri koblariek eramanik, bertsolaritza Euskal Herriko hiriguneetako euskaldun gazteek gehien maite duten adierazpide bihurtu da, beste herrialde batzuetan rap musika bezala. Bertsolari gazte horiek tokiko "izarrak" dira Eta hauetarik batzuk bertsolaritzaz bizi dira
ere..
Azpimarratzekoa da ere herrikoia izateaz gain, euskal kultura beren arteaz bizi diren artisten kultura bat dela, eta artista profesional horiek beren indar guziak eskaintzen dizkiotela sorkuntza garaikideari.
Mugaren bi aldeetara dauden lau udalerrik osatzen dute Xareta lurraldea : Zugarramurdi eta Urdazubi Nafarroan, eta Sara eta Ainhoa Lapurdin. Bertan mugak galdu egiten dira mendien, larre berdeen, erreka liluragarrien eta baso hostotsuen artean.
Akelarreen lurraldea da Xareta. Legendek Zugarramurdiko leizeetan kokatzen dituzte festa horiek, baita Urdazubiko zelaietan edo Larrun mendiaren magalean ere.