Natura jakintsuak forma eman dio ur-tanta baten apaltasunari eta setari. Milurteko leize hauek Urtxuma erreka ezkutatzen dute, baita historia bat ere. Ezagut ezazu 40 minutuko bisitaldian, naturaren edertasuna eta indarra areagotzen duten argi- eta soinu-efektuen laguntzarekin. Legendaren arabera, hemen lamiak bizi ziren, eta ematen du haien ahotsak entzuten direla haitzuloaren barrualdean bideratzen den errekak sortzen dituen oihartzunetan.
Urdazubiko leizeak gure arbasoen bizileku izan ziren Paleolitoko eta Mesolitoko hainbat alditan.
Frantziako espeleologo Norbert Casteret-ek 1930. urtean babesleku ederra aurkitu zuen haitz batzuen azpian, Berroberria, baita grabatuak zituen haitzulo bat ere, Alkerdi. Alkerdi leizearen korridorearen barrualdean kokatzen diren grabatuak estalagmita-kolada batean daude eginda, eta bisonte bat eta orein bat ikus daiteke, hirugarren animalia, segur aski, zaldi bat izango da. Goi Madeleine aldikoak dira; hortaz, 13.000 urte inguru dute. Berriki bisonteen irudiak dituzten beste 12 grabatu aurkitu dira. Horrek garrantzia eta izen handiagoa ematen dio historiaurreko hobi honi. Gaur egun ezin ditugu grabatu horiek bisitatu, kontserbazio arrazoiak tarteko.
Ikaburu leizeak Urdazubin daude, Nafarroako iparraldean, Frantziako mugarekiko kilometro pare batera.
Urdazubiko Ikaburu haitzulo historikoa
Leorlas auzoa
31.711 Urdazubi
Telefonoa: +34 948 599 241
Web.: cuevasurdax.com