Urdax
PATXI BENTA

Nire lagun Patxik baserri-giroko jatetxea du, eta gure herriko plater tipikoak ematen ditu. Ikusiko duzu zenbat gustatuko zaizkizun. Orain, seme-alabek belaunaldi-txanda egin diote Patxiri. Kartaren eta menuen kalitatearen eta prezioaren arteko erlazioa eta bertako giro atsegin eta xumea atsegin ditudanez, beti itzultzen naiz senideekin. Aurtengo enpresa-bazkarirako erreserba egingo dut. Hasteko, pintxo edo mokadutxo batzuk, edo ogitarteko bat edo plater konbinatu bat tabernan, taberna ikus dezazun. Oso atsegina izango da, ziur. Guztizko konfiantza dut langileek ematen duten zerbitzuan eta produktuen kalitatean. Supermerkatuan, asteko erosketak nahiz egun berezietarako eskaerak egiten ditut: haragia primerakoa da, baita txarkuteria (bertako produktu tipikoak ere baditu), alkoholak, kontserbak, janariak, saskiak…Baina hobe dugu bertara joan, dena ikus dezazun. Patxi benta…Itxura ona du. Konbentzitu egin nauzu. Urte osoan irekita, 09:00etatik 19:00etara. Uztailean eta abuztuan, egunero 19:30 arte. Astelehenetan itxita, jaieguna ez bada. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita.

Direccion: 31712 Dantxarinea-Urdazubi/Urdax (Navarra)

Teléfono: 948 599 106

Email: ventapacosa@yahoo.es

  • G Gaur
  • A Ainhoa
  • S Sara
  • U Urdax
  • Z Zugarramurdi
  • X Hainbat ekitaldi

Osatu zure bisita...

EUSKAL KULTURA

XARETAKO MUSEOAK

Ezagutu